XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4 Herria eta hiria Bizidun guztiek, nahiz animalia, nahiz landare, toki berezi bat dute bizitzeko.

Adibidez: Kaktusentzat lekurik egokiena basamortua da.

Eta sagarrondoak, berriz, ezingo lirateke Poloan hazi.

Gameluak basamortuan bizi dira eta fokak eta pinguinoak Poloan.

Eta eskerrak hainbeste beldurtzen gaituzten marrazoak ez diren gure inguruan bizi.

Hauek ura behar dutenez, itsasoan bizi dira.

Eta guk ere, animaliak garenez, badugu bizitzeko toki berezi bat.

Batzutan toki hau oso handia da eta HIRIA deitzen diogu.

Txikiagoa denean, berriz, HERRIA.